Zer da Volvemos a Barakaldo?

Volvemos a Barakaldo, Barakaldoko Udaletxeak finantziatuta dagoen Volvemos.org-eko proiektu bat da, eta bi helburu nagusi ditu:

  • Barakaldoko emigranteen eta beren sorlekuaren arteko lotura sendotzea, itzuli nahi duen emigrante komunitate bat sortuz eta dinamizatuz, beraiekin harreman estu bat ezarriaz, itzultzeko behar diztuzten beharrekoak ezagutzeko lagunduko duena.
  • Barakaldora itzultzeko aukerak sortzea, nazioarteko talentua eskatzen duten lekuko enpresa eta itzuli nahi duten emigrante profesionalen arteko harremana bultzatuz.

Barakaldoko ekonomia dinamizatu nahi duen proiektu handinahia da, enpresetarako kontratazio aukera interesgarriak eskaintzen dituena, itzuli nahi duten emigrante profesional eta nazioarteko talentua eskatzen duten lekuko enpresen arteko harremana bultzatzen duena, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzen duena. Emigranteei eta beren familiei itxaropena emateko arima duen proiektu bat.

Urte bukaera arte ekintza ezberdinak garatuko ditugu, besteak beste, emigranteek itzultzeko dituzten beharrak hobeto ulertzeko eta Barakaldoko Udaletxeak zertan lagun dezakeen ikerketa bat egingo da, Skype-ren bidez Volvemos Cordoba-n hain emaitza ona eman duten aholkularitza-saioak egino dira, itzulerarekin konprometituak dauden lekuko enpresak aurkitu eta beraiekin harremanetan jarriko gara Enpresen Mapa bat sortzeko, eta nazioarteko esperientzia duten profiletarako lan eskaintzak argitaratuko dira datozen egunetan proiektuaren webgunean.

Volvemos a Barakaldo proiektuaren funtsezko ekintza bat abenduaren 20an egingo den Itzulerarako Aukera Topaketa izango da. Bertan, itzuli nahi duten emigranteek, itzulerarekin konpromisoa hartu duten enpresek eta etxera itzultzeko plan desberdinak garatzen ari diren administrazio publikoak hartuko dute parte. Proiektuaren balioak ezin hobeto irudikatzen dituen espazio bat aukeratu dugu. Bic Bizkaia Ezkerraldea ataria da (Ezkerraldeko Negozioen Garapen Zentroa), aintzinean Altos Hornos de Vizcaya eraikinetako bat izan zena.

Volvemos a Barakaldo, lurraldera atxikituta dagoen proiektu bat da, non helburu diren ekintza asko garatzen dira. Hau posible egin ahal izateko, Nordic Basque-rekin hitzarmen bat lortu dugu, Volvemos.org-ek duen espirituarekin bat egiten duen euskal erakundea, Nordic Basque-k lekuko enpresak aurkitu eta beraiekin harremanetan jartzeko ardura izango du, eta hortaz gain, abenduaren 20an egingo den Itzulerarako Aukera Topaketa-ren garapenaz ere bai arduratuko da.

Emigrante bat bazara eta Volvemos a Barakaldo-n parte hartu nahi baduzu, hemen izena eman eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Dagoeneko gure datu basean izena emanda bazaude, Skype-tik aholkua eska diezagukezu. 60 minutuko saio batetan, giza baliabideetan aditu batek zure LinkedIn-eko kurrikuluma eta profila berrikusiko ditu eta zure itzuleraren proiektua diseinatzen lagunduko dizu, lan bat aurkitzeko gomendio eta aholku baliagarriak emanaz.

Interesa duen norbait ezagutzen baduzu, bidali informazio hau parte hartzeko.