Skype-n bidez aholkularitza jaso Barakaldora itzulera erreztatzeko

Barakaldoko Udaletxeak finantziatuta dagoen Volvemos a Barakaldo proiektuak, barakaldar emigrante eta beren sorlekuaren arteko lotura indartzea du helburuetariko bat, itzuli nahi duen emigrante komunitate bat sortzen eta dinamizatzen, itzultzeko zeintzuk diren beraien beharrak jakiteko harreman ireki bat ezarriaz.

Komunitatearekin dugun erlazioan, funtseskoa dirudigu nazioarteko experientzia duten langileen lana, balioan jartzeko atzerrian lortutako tatentu eta gaitasunak. Bakarkako lana da, profesionalaren profilaren azterketa eta bere itzuleraren premia maila aztertzen dituena, herrialde mailan bere sektoreko langileentzako dauden aukeren analisia aztertzen dituena, Skype-n bidez 60 eta 90 minutu arteko saioetan atzerritik lana bilatzeko gomendio eta aholku baliagarriak eskeintzen dituena. Baita ere, kurrikulum-an eta LinkedIn-en eraman beharreko estrategian lan egiten dugu.

Ekimen hau Volvemos a Córdoba proiektuan garatu dugu dagoeneko, eta parte-hartzaileen aldetik jasotako balorazioak oso positiboak izan dira. Hala nola, norberaren itzulerarako jasotatako aholkuak, lan eskaintza bilaketan kontutan hartu beharreko gauzak, edota atzerrian jasotako trebetasunak eta talentua balioan jartzeko era nabarmentzen ditugu. Datu kuantitatiboen gainetik, ebaluazioan agertutako esaldi batzuk nabarmendu nahi ditugu, besteak beste "beste pertsona baten ikuspegia jaso argi eta garbi esan diezadan zer ari naizen gaizki egiten eta zertan hobetu dezakedan" edo "experientzian eta ezagutzan oinarriturik dagoen norbaiten bigarren iritzi bat jasotzeko aukera izatea" edo" headhunter batekin hitz egitea, Espainiara itzultzeko dudan helburu komun honetara lagundu diezadan ".

Volvemos.org-en argitaratutako artikulu honetan, Skype-n bidez aholkularitza jasotzearen xehetasunak agertzen dizkizuegu, baita ere, atzerritik lana bilatzeko gomendio eta aholku lagungarriak aurreratzen dizkizuegu: Atzerritik lana lortzeko gomendioak.

Marta eta Fernando lehenak izan dira Skype-n bidez aholkularitza jasotzen, eta beste hamar lagun ditugu apuntatuta. Barakaladar emigrante bat bazara eta Volvemos a Barakaldo-n parte hartu nahi baduzu, izena eman gure data basean: Izena eman.

Izena eman baduzu eta aholkularitza jaso nahi baduzu, eguna eta ordua hartu Skype-rako eta zurekin harremanetan jarriko gara: Hitzordua hartu Skype-rako.