Izuli nahi duten Barakaladar emigranteen erradiografia

Gehienbat Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan bizi dira, eta ingenieritza edo lanbide tekniko bezalako lanpostuetan aritzen diren profesionalak dira. Itzuli nahi duten emigrante barakaldarren profila aztertzen degu Volvemos a Barakaldo proiektua beraien beharretara egokitzeko.

Batazbesteko 35.4 urte, eta sexuaren aldetik maila berean (53,8% emakume eta 46,2% gizon). Barakaldar emigranteek aukeratutako herrialde nagusiak Erresuma Batua (28,5%), Estatu Batuak(8,5%), Alemania (5,7%), Belgika (5,7%) eta Uruguay (5,7%) dira. Beraien presentzia nabaria da baita ere Irlanda, Suiza, Polonia, Venezuela edo Japon bezalako herrialdetan besteak beste.

 

Profil profesionalen artean, ingenieritzarekin erlazionatutakoak nabarmentzen dira. Hauei, lanbide tekniko, hezkuntza, administrazio eta marketing bezalako arlokoak jarraitzen dizkie. Joera honek erlazio handia du Euskal Herriak duen industri tradizioarekin eta halaber, enplegu bilatzailean mota honetako profilak eskatzen direla agertzen da.

 

Emigrante hauen potentzialaren jakitun, barakaldar enpresak, proiektuan modu aktiboan parte hartzen ari dira. Enpresen mapan, nazioarteko talentuaren itzulerarekin konprometituta dauden 20 enpresa ditugu eta 10 lan eskaintza argitaratuak enplegu bilatzailean. Enpresa hauek badakite nazioarteko experientzia duten profil profesionalek taldeak dinamizatzen dituztela, lan metodologi, prozesu eta lan tresna hobekuntzak ekartzen. Honetaz gain, hizkuntzak eta hain garrantzitsuak diren ausardia, erreselientzia eta determinazioa bezalako trebetasunek, balio handia ematen die profil profesional hauei.

Gure aldetik, 9 barakaldarrekin harremanetan jarri gara beren itzulerarekin interesgarriak izan daitezkeen aukerak aurkezteko, eta enpresa desberdinekin harremanetan jarraitzen dugu proiektu honetan parte har dezaten eta beren lan eskaintzak argitaratu ditzaten. Halaber, Skype-n bidez egindako aholkularitza saioekin jarraitzen dugu, nun giza baliabideetan aditu batek itzuli nahi duten barakaldarren LinkedIn-eko kurrikuluma eta profila berrikusten dituen.

Emigrante barakaldar bat bazara, eta proiektuari buruzko informazio gehiago jaso nahi badezu edo “coaching” saio bat eskatu, izena eman Volvemos.org-en eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Barakaldo-n empresa bat baduzu eta Volvemos a Barakaldo-n parte hartu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri eta proiektu honen parte izatearen abantailei buruz informatuko dizugu.