Barakaldoko emigranteek itzultzeko behar dutena esaten dute

Volvemos a Barakaldo bezalako proiektu bat egiteko, Barakaldarren iritzia ezagutzea ezinbestekoa da. Horrelako ekimena martxan jartzeko, beharrezkoa iruditzen zaigu Barakaldora talentuaren itzulerari buruz inkesta bat egitea, eta horren ondorioz, itzuli nahi duten Barakaldarrei zeintzuk diren beraien beharrak eta Barakaldoko Udaletxeak nola lagun dezakeen galdetu diegu.

Emigranteen kezkak, beraien formazio eta esperientzian oinarrituta dagoen lanpostua bat aurkitzearekin erlazionatutak daude. Babes gabeko sentimendu bat dute beren etxetik hainbeste kilometrotara egoteagatik eta Udaletxean jartzen dute konfiantza beraien eta enpresen artean bitartekari bezala har dezan, beti balioan jarrita beraien esperientzia atzerrian.

Inkestan egindako galdereen artean, Barakaldarrei beraien itzulerarekin erlazionatutak dauden faktoreak 10etik 1era ebaluatzea eskatzen diegu, 10 balio handiena duelarik eta 1 gutxiena. Jarraian, garrantzi handienetik gutxienera duten faktoreen zerrenda aurkitu dezakezu, bakoitzak bere nota duelarik:

  1. Zure titulazio edo/eta ikuspegiekin arabera dagoen lan proiektua (8,87)
  2. Bizi kalitatea hirian (8,31)
  3. Lan eta familia bizitza bateratzeko erreztasuna (8,06)
  4. Soldata (8)
  5. Etxebizitzara aukera (7,06)
  6. Barakaldok Bilbo eta Espainia iparraldeko beste hiriekin duen gertutasuna (7,06)
  7. Garraio erraztasuna etxetik lanera (6,43)
  8. Lekualdaketa eta instalazio gastuetarako diru laguntza (5,93)
  9. Ezkontide edo bikotea lan postu batetara sartzeko aukera (5,56)
  10. Kirol, kultura eta hezkuntza eskaintza (5,37)
  11. Prozedura burokratikoekin laguntza (5,31)
  12. Ekintzailetzari aholkulartitza eta laguntza ekonomikoa (5)
  13. Negozio aukera (4,31)

Inkestako galderak erantzuteaz gain, nazioarteko talentua itzultzeko ideiak ere gehitu dituzte, hala nola lan metodoak, tresnak eta taldeak hobetzeko era; lan malgutasuna eskeini urrunetik lan egiteko aukerarekin eta laneko ingurumena hobetu,  esate baterako, astero egindako talde bilerak nun konpainiako egunerokoan parte hartu daitekeen eta lankideak motibatzen diren.

Emigrante askok, beraien lanpostutan baloratuta ez izateko posibilitatearen kezka adierazten dute:

Europako eta beste herrialde batzuetako enpresek, langilearen hazkundea eta garapena erreztatzeko garrantziaz jabetu dira, kontzeptu hau Espainian oraindik ez dela hain ondo onartu edo ez dela behar zaion balioa ematen uste dut.

Barakaldarrek inkestari emandako erantzuna oso ona izan da, asko izan dira parte hartu dutenak eta beraien kezkak aurkeztu dizkigute. Barakaldar emigrante bat bazara, anima zaitez eta parte hartu zazu hemen.

Volvemos a Barakaldo proiektuan parte hartu nahi baduzu, izena eman Volvemos.org-en eta interesa duen norbait ezagutzen baduzu, bidali informazio hau parte hartzeko.